Irudia. Bidarte (Lapurdi)

Herriko kontseilua ezkerparetan

GUILLAUME FAUVEAU.
2020ko maiatzaren 26a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Martxoaren 15eko herriko bozen lehen itzulian erabakita gelditu ziren herrietan auzapezak izendatzen hasi ziren joan den larunbatean. Ostegunera arte Ipar Euskal Herriko 142 herritan antolatu beharko dituzte herriko kontseiluak, osasun neurri zorrotzak errespetatuta. Bidarten (Lapurdi) ezkerparetan egin zuten bilkura, hautetsien arteko urruntze fisikoa atxiki ahal izateko; Emmanuel Alzuri hautatu zuten auzapez, 2014an bezala. Konfinamendu neurriengatik bertan behera gelditu ondotik, herriko bozen bigarren itzulia ekainaren 28an eginen dela iragarri zuen Frantziako Gobernuak; Ipar Euskal Herriko hemezortzi herritan dago lehia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA