Hezkuntza Sailak bi eskola publiko batuko ditu Bilbon

Eusko Jaurlaritzak Deustu auzoko bi eskola publiko batu asmo ditu: Deustuko Ikastola eta Deusto. Hezkuntza Sailak ziurtatu du langile guztiei eutsiko dietela, eta baita gehiago jarri ere, behar izanez gero.

Deustuko Ikastolaren eraikina, artxiboko irudi batean. DEUSTUKO IKASTOLA
Deustuko Ikastolaren eraikina, artxiboko irudi batean. DEUSTUKO IKASTOLA
Irati Urdalleta Lete.
2026ko urtarrilaren 13a
12:59
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gasteizen, Portugaleten (Bizkaia), Eibarren (Gipuzkoa)... Zenbait herritan eskola publikoak batzeko asmoa du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Beste kasu bat gehitu da berriki zerrendan: Bilboko Deustuko Ikastola eta Deusto elkartu asmo dituzte, biak ala biak eskola publikoak. Elkarrengandik 350 metrora daude.

Horren harira, EH Bilduk galdera bat egin dio Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari Eusko Legebiltzarrean. Saileko ordezkariek erantzun dute ikasturte honetan hasi direla prozesua lantzen, eta «integratzeko prozesu progresiboa» 2026-2027ko ikasturtean hasiko dela, HH Haur Hezkuntzako eta LH Lehen Hezkuntzako lehenengo mailetan. Gehitu dute gainerako mailak hurrengo ikasturtean edo bi urteren buruan integratu asmo dituztela.

Bat egitearen inguruko bestelako xehetasun batzuk ere eman dituzte. Esan dutenez, orain Deustuko Ikastolarena den eraikinean HHko eta DBH Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak egongo dira, eta Deuston, LHkoak. «Gaur egun, behar horiei erantzuteko prestatuta daude leku horiek. Jantokiko eta jolas eremuetako baten estaldurako premia gehigarriak aztertzen ari dira», azaldu du Hezkuntza Sailak. Jangela Deustuko ikastolaren instalazioetan egongo da, eta asmoa dute han sukalde bat eraikitzeko ere. 

Langileei dagokienez, Jaurlaritzak ziurtatu du bi ikastetxeetakoei eutsiko dietela. Are: «Aurreikusten da, behar izanez gero, langile horiek egokitzea eta gehitzea adin talde batzuentzat, sortzen diren premien arabera».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.