Hiesa eta espetxeak «bateraezinak» direla salatu dute Ondarroan

Manifestazioa egin dute, Ibon Iparragirre presoa aska dezatela eskatzeko.Mahai ingurua egin dute kartzelak hiesa dutenengan daukan eraginaz

Manifestazioa, atzo, Ondarroan (Bizkaia). N. B. / LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA.
Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
2015eko azaroaren 29a
00:00
Entzun
Espainiako Gobernuak hiesaren «erabilera politikoa» egiten duela salatu zuten dozenaka pertsonak atzo Ondarroan egindako manifestazioan (Bizkaia). Ibon Iparragirre gaitz larri bat duen preso politikoa berehala askatzeko eskatu zuten herriko kaleetan barrena. Guztira, 300 bat pertsonak bat egin zuten Iparra Galdu Baik plataformak eta Kitzikan antolakundeak egindako deiarekin.

Zumardian amaitu zen protesta, eta han batutakoen aurrean mobilizazioaren antolatzaileek hartu zuten hitza. Ozen salatu zuten Espainiako Gobernuak gaitza «arma politiko eta ekonomiko» bezala erabiltzen duela. «Espetxeetan temati ari dira erabilera kriminal horretan, Ibon Iparragirre Ondarroako preso politikoaren aurka».

Iluntzeko manifestazioaz gain, mahai inguru berezi bat ere egin zuten atzo Kofradia Zaharrean. Hiesa duen pertsona bat kartzelan nola bizi den azaltzen saiatu ziren. Bertan izan ziren Manuel Garrido Sotelo medikua, Bizkaiko Salhaketa elkarteko kide bat, Gotzon Iparragirre Ibonen anaia eta Kitzikan gazte antolamenduko bi kide. Gaur, Manuel Garrido Sotelo medikuak hiesaren inguruko hitzaldia emango du 12:00etan, Kofradia Zaharrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.