Hil egin da Burgosko herri batean traktore batek harrapatutako Bizkaiko umea

Larunbatean gertatu zen ezbeharra, eta Gurutzetako erietxean ospitaleratuta zegoen umea ordutik.

Gurutzetako erietxea, Barakaldon. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Gurutzetako erietxea, Barakaldon. MARISOL RAMIREZ / FOKU
arantxa iraola
2026ko abuztuaren 18a
11:50
Entzun 00:00:00 00:00:00

Bizkaiko ume batek istripu larria izan zuen joan den asteburuan Burgosko herri batean (Espainia), Espinosa de los Monterosen. Traktore batek harrapatu zuen, eta zauri larriak zituela eraman zuten Gurutzetako erietxera (Barakaldo, Bizkaia). El Correo egunkariak aurreratu eta hainbat hedabidek baieztatu dutenez, ordea, hil egin da han. 9 urte zituen. 

Larunbat iluntzean gertatu zen istripua. Ikertzen ari dira nondik norakoak. Larrialdi zerbitzuetakoek berehala ikusi zuten haurra oso larri zegoela, eta anbulantzia batean Gurutzetara eramatea erabaki zuten. Buruan eta zangoetan zauri handiak zituen.

Guardia Zibila ikertzen ari da istripua nola gertatu zen. Lehen hipotesiaren arabera, errepidera korrika atera zen haurra, eta traktorearen gidariak ez zuen ikusi. 

 

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA