Nafarroako suhiltzaileek asteazkenean eman zuten ezbeharraren berri: karbono monoxidoa arnastuta, 86 andre bat hil zen, eta beste bi zauritu. Gaur jakin denez, hil egin da Iruñeko Ospitalean larri zaurituta zegoen 91 urteko emakumea ere. 88 urteko gizon batek larri jarraitzen du. Trinitarios parkearen inguruetan gertatu zen ezbeharra.