Gizon bat hil da Donostian, itsasora erorita

11:10 inguruan erori da Urumeako itsasadarrera.

Urumea ibaiaren itsasadarra, Donostian, artxiboko irudi batean. JUAN HERRERO / EFE
Urumea ibaiaren itsasadarra, Donostian, artxiboko irudi batean. JUAN HERRERO / EFE
Julen Urrestarazu
2026ko urtarrilaren 9a
12:45
Entzun 00:00:00 00:00:00

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, suhiltzaileek eta Ertzaintzak pertsona baten gorpua aurkitu dute gaur Donostian. 11:10 inguruan herritar batek jakinarazi die pertsona bat itsasora erori dela, Urumea ibaiaren itsasadarrera.

Suhiltzaileak, anbulantzia bat eta Ertzaintza joan dira Kursaaleko zubiaren ondora, baina itsasoko giro makurrak eta eguraldi txarrak lana zaildu dute. Donostian alerta laranja ezarri du Aemet Espainiako meteorologia zerbitzuak gaurko, olatuengatik. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!