Gizon bat hil da Errenterian, arma zuriz egin dioten eraso baten ondorioz

Ertzaintzak 23 urteko gizon bat atxilotu du, hilketarekin lotuta.

Ertzaintza, hilketa izan den lekua ikertzen. JUAN HERRERO / EFE
Ertzaintza, hilketa izan den lekua ikertzen. JUAN HERRERO / EFE
jon ordonez garmendia
2026ko uztailaren 12a
12:10
Entzun 00:00:00 00:00:00

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gaur goizean gizon bat hil da Errenterian (Gipuzkoa), arma zuri batekin egin dizkioten zaurien ondorioz. Hildakoak 33 urte zituen. Ertzaintzak 23 urteko gizon bat atxilotu du, hilketarekin lotuta.

Erasoa 09:00ak jota gertatu da, kalean, Errenteriako Sorginzulo kalean. Herritar batek ohartarazi ditu larrialdi zerbitzuak, esanez pertsona bati labana sartu diotela eta lurrean zegoela. Anbulantzia bat joan da pertsona hori artatzera, baina ezin izan dute ezer egin haren bizia salbatzeko.

Ertzaintza ere joan da erasoa gertatu den lekura, eta, lekukoei galdetu ostean, 23 urteko gizona atxilotu du. Gertatutakoa ikertzen ari dira, eta ingurua itxi egin dute.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA