Hildako migranteen senitartekoei elkartasuna erakutsi diete Atxondon
ATXONDON. Elkarretaratzea egin zuten atzo Atxondon (Bizkaia), babesa erakusteko joan den ostegunean Espainiako kostaldean patera hondoratuta hil ziren migranteen senitartekoei. Atxondoko Harrera Herriak jakinarazi duenez, hiru atxondarrek zazpi pertsona galdu zituzten ezbeharrean. Laguntza eskatu dute gorpuak aberriratzeko.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu