Ertzainek 27 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, gizon bat hiltzen saiatzea egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, ibilgailu bat lapurtzen saiatu zen beste gizon batekin batera, eta barruan zegoen pertsonak aurre egin zien, eta kontuak hartu. Atxilotua orduan hasi zitzaion mehatxuka ibilgailu barruan zegoen pertsonari. Geroago, taberna baten barruan, edalontzi hautsi bat erabili zuen hari eraso egiteko. Besoan zauriak egin zizkion, eta lepo inguruan ebakiak egiten ere saiatu zen.
Ostiral ilunabarrean gertatu zen, unibertsitateetako gunean. Ertzainek dei baten bidez izan zuten gertatzen ari zenaren berri, eta esku hartu zuten. Zaurituak 21 urte ditu, eta Txagorritxuko erietxera eraman zuten.