Hiriburun bilatu dituzten gizonak aurkitu dituzte: ez dira sekula ikastetxera sartu
HIRIBURU. Alerta faltsu bat izan zen. Herenegun, Hiriburuko (Lapurdi)Aturri kolegioa osoki miatu zuen Frantziako Poliziak, bi gizon «arriskutsu» sartu zirelakoan. Azkenean, Baionako prokuradoreak jakinarazi du bi gizon horiek aurkitu dituztela, baina ez direla sartu ikastetxe barnera: atarian zeuden, autokidetza hitzordu baten beha.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu