Hiru euskal preso ohi absolbituta, preskripzioagatik

2020ko urriaren 30a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak 30 urteko espetxe zigorra eskatua zuen Carmen Gisasola, Oscar Abad eta Jose Ramon Martinez euskal preso ohientzat, 1990eko urtarrilaren 3an Galdakaon (Bizkaia) Ignacio Perez Alvarez polizia hiltzea leporatuta. Abokatuen argudioei jarraikiz, ordea, auzitegiak ebatzi du preskribatuta dagoela kasua, eta, beraz, absolbitu egin ditu hirurak. Auzitegiak zehaztu duenez, hain justu, ez dago preskripzio hori etengo lukeen «zinezko eduki materialik».

Joan den irailean epaitu zituzten hiru euskal preso ohiak Espainiako Auzitegi Nazionalean. Abad 2012an gelditu zen aske; Martinez, 2013an; eta Gisasola, 2014an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.