Hiru lagun atxilotu dituzte Lezon, drogaren aurkako operazio batean

Ertzainek tiro egin duten arren, zauriturik ez dagoela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Operazioa irekita dago oraindik, eta ez dute baztertu jende gehiago atxilotzea.

Ertzainak, gaur eguerdian, Lezon (Gipuzkoa), tiroketa egon den lekuan. JAVIER ETXEZARRETA / EFE
Ertzainak, gaur eguerdian, Lezon (Gipuzkoa), tiroketa egon den lekuan. JAVIER ETXEZARRETA / EFE
kristina martin
2025eko ekainaren 2a
16:15
Entzun 00:00:00 00:00:00

Hiru pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak gaur eguerdian Lezon (Gipuzkoa), droga trafikoaren aurka egindako operazio batean. Ertzaintzak ohar batean zabaldu duenez, atxilotuetako bat ihes egiten saiatzen ari zela, polizia ibilgailu bat jo du autoarekin. Erasoa saihesteko helburuz, ertzainek tiro egin dutela azaldu dute. Ez da inor zauritu. Hala ere, jakinarazi dutenez, operazioa zabalik dago oraindik, eta ez dute baztertzen atxiloketa gehiago egitea.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA