Istripua izan zuen atzo Renferen aldiriko tren batek Santurtzin (Bizkaia), geltokian. Trenak bidearen amaierako pareta jo zuen, eta hiru lagun zauritu ziren. 15:32 inguruan izan zen ezbeharra, trena gelditzekotan zegoela. Argitu ez dituzten arrazoiak tarteko, trenaren galgari behar baino beranduago eta bat-batean eman zioten, eta zutik zeuden bidaiarietako batzuk lurrera erori ziren.
Osasun zerbitzuak berehala bertaratu ziren, eta zaurituta zeuden hiru bidaiariak Barakaldoko Gurutzetako erietxera eraman zituzten. Hirurek zauri arinak zituzten. Ezbeharraren ondorioz, iristear ziren trenetako batek aurreko geltokian geratu behar izan zuen.
Hiru lagun zauritu dira Santurtzin, tren batek izandako ezbehar batean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu