Hiru pertsona hil dira asteburuan errepidean

Erredakzioa
Donostia
2011ko martxoaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hiru pertsona hil ziren igandean errepideko beste horrenbeste istriputan. Bi moto gidari zendu ziren Ekoran (Araba) etaGetarian (Gipuzkoa) izandako ezbeharretan, eta oinezko bat, berriz, Usurbilen (Gipuzkoa).

Aurreneko istripua igandeko 17:15ean gertatu zen, Getarian. Moto gidari bat,26 urteko gizonezko bat, bidetik atera eta kontrako bidean zihoan auto bat jo zuen; gaztea oso larri eraman zuten Donostiako Ospitalera. Han hil zen. 18:00etan, berriz, beste motozale bat hil zen, Ekoran, A-2126 errepidean; 38 urte zituen. Errepidetik aterata hil zen. Azkenik 70 urteko gizon bat hil zen Usurbilen igandean, 20:20an, auto batek harrapatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.