Euskal Presoak

Hiru preso Euskal Herriratu dituzte, eta beste bat hurbildu

Txuma Altable, Aitor Olaizola, Egoitz Coto eta Iurgi Garitagoitia dira lekualdatu dituzten euskal presoak.

Etxeratek joan den abuztuaren 1ean antolatutako elkarretaratzeetako bat, Donostian. ANDONI CANELLADA / FOKU
2021eko abuztuaren 16a
13:21
Entzun 00:00:00 00:00:00

Etxeratek gaur jakinarazi duenez, azken egunetan Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak lau euskal preso lekualdatu ditu. Haietako hiru Euskal Herriratu egin dituzte, eta beste bat hurbildu.

Lau presoak beste hainbeste espetxetara mugitu dituzte. Txuma Altable Etxarte presoa Soriako espetxetik (Espainia) Iruñeko espetxera hurbildu dute; Aitor Olaizola Baseta Logroñoko espetxetik (Espainia) Zaballakora; eta Egoitz Coto Etxandia Barakaldoko presoa El Duesoko espetxetik (Santoña, Espainia) Basauriko espetxera.

Iurgi Garitagoitia Salegi presoa, berriz, Sotoko espetxetik (Madril) Logroñoko espetxera gerturatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.