Hirugarren gradua eman diete hiru euskal presori

2020ko uztailaren 8a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Sebastin Etxaniz, Txus Martin Hernando eta Oier Urrutia euskal presoei hirugarren gradua eman diete. Etxaniz 2002. urtetik eduki dute espetxean, eta euskal presoen kolektiboko kiderik zaharrena da, 75 urte baititu. Presoen aldeko taldeek askotan salatu dutenez, hirugarren gradua ukatu diote orain arte, baimenik ez duelako eduki, eta baimenak ukatu izan dizkiote hirugarren graduan ez zegoela argudiatuta.

Martin Hernandok gaitz larriak ditu: eskizofrenia paranoidea eta aortako gutxiegitasuna, adibidez. Aurtengo urtarrilean erietxean egon zen, azaroan bihotzeko balbulan arazo bat atzeman ondoren. 2011n eskatu zioten Auzitegi Nazionalari presoa askatzeko, osatzerik ez duten gaitzak dituelako, baina ukatu egin zioten. Urte hartan Basaurira (Bizkaia) ekarri zuten, eta azken boladan Zaballan eduki dute (Araba). Espetxeko Tratamendu Batzordeak gomendatu du hirugarren gradua ematea, eta Basaurira eramatea. 55 urte ditu.

Urrutia gasteiztarra 11 urtez eduki dute preso. Etxerat-ek ekainean salatu zuen legez ateratzeko baimenak jasotzeko eskubidea zuela, baina ukatu egiten zizkiotela, Euskal Herritik kanpoko espetxe batean zegoelako (LogroƱon, Espainia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.