euskara

Hizkuntzen berreskuratzean komunikabideek izan dezaketen eragina aztergai izan dute, Andoainen

[Ustream]http://www.ustream.tv/recorded/20440647[/Ustream] Garabide Elkarteak 'Hedabideak. Euskararen berreskuratzea III' lana aurkeztu du.

2012ko otsailaren 14a
13:29
Entzun 00:00:00 00:00:00

Garabide Elkarteak Hedabideak. Euskararen berreskuratzea III lana aurkeztu du gaur, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean (Gipuzkoa), 12:00etan. Hizkuntzen berreskuratzean komunikabideek izan dezaketen eragina eta garrantzia aztertu du lanak. BERRIA.INFOk zuzenean eman du ekitaldia.

Lana aurkezteaz gain, elkartearen izaera eta bere egitasmoaren nondik norakoak azaldu dituzte. Horrekin batera, film dokumental bat eman dute.

Elkartearen hirugarren lana da, euskararen esperientziaren ikerketa eta sintesia egiteko egitasmoaren barruan. Aurreko lanak Euskararen Berreskuratzea. Hizkuntzak biziberritzeko gako batzuk  eta Hizkuntzen estandarizazioa. Euskararen berreskuratzea II izan dira.

Garabide Elkartea euskalgintzaren eta hizkuntza gutxituak dituzten munduko beste komunitateen arteko zubi lana egiteko sortutako elkartea da.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA