Hogei urteko kartzela zigorra ezarri diote Lukas Agirreren hiltzaileari

Beste gizon bati, berriz, hiltzaileari laguntzea leporatu diote, eta bederatzi urteko kartzela zigorra ezarri. Beste akusatu bati urtebete eta bi hilabeteko zigorra jarri diote, hiltzaileak estaltzeagatik.

Lukas Agirreren omenezko ekitaldi bat, Hernanin. JON URBE / FOKU
Lukas Agirreren omenezko ekitaldi bat, Hernanin. JON URBE / FOKU
inaut matauko rada
2026ko uztailaren 1a
10:25
Entzun 00:00:00 00:00:00

Lukas Agirre hiltzeaz akusatutako gizonari hogei urteko kartzela zigorra ezarri diote, eta hilketa gertatzeko «beharrezko laguntza» eman zion gizonari, berriz, bederatzi urteko espetxealdia. Lukas Agirre 2022ko Gabon gauean hil zuten, Donostiako Victoria Cafe diskotekaren kanpoaldean labana sartuta.

EFE albiste agentziak jakin ahal izan duenez, kasuko hirugarren akusatuari urtebete eta bi hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote, beste biak estali zituela uste baitu epaileak.

Ekainaren 3an amaitu zen Agirreren hilketaren epaiketa, eta epaileak berretsi egin du zinpeko epaimahaiaren ebazpena. Hirurak jo dituzte erruduntzat: bata hilketaren egile materiala izateagatik, bigarrena beharrezko laguntzaile izateagatik, eta hirugarrena hiltzaileak estaltzeagatik.

Hala ere, hiru zigortuei hainbat aringarri aplikatu dizkiete. Hirurei aplikatu diete droga kontsumoari dagokion aringarria, eta laguntzaileari, horretaz gain, baita buru nahasmenduari dagokiona ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA