Hogei urteko zigorra ezarri die Frantziak Parisen epaitu dituzten lauri

Gatazkaren ondorioei buruz negoziatzeko eta «beharrezko pausoak» emateko borondatea agertu du ETAk berriz

Erredakzioa
2013ko martxoaren 14a
00:00
Entzun
Hogei urteko espetxe zigorra ezarri die Frantziak Garikoitz Aspiazu, Aitzol Iriondo, Mikel Karrera eta Luis Iruretagoiena euskal presoei; hemezortzi urtekoa Oihan Barandalla, Alaitz Aramendi eta Ander Mujikari; hamabikoa Aitzol Etxaburu eta Itziar Plazari eta zortzikoa Jurdan Martitegiri. Horrela, auzitegiko presidenteak eutsi egin die fiskalaren eskaera gehienei.

Goizean, Iriondok hartu zuen hitza ETAren izenean. «Gaur urte luzetara zigortuko gaituzue, baina hori Frantziako eta Espainiako ministerioen bulegoetan aurrez hartutako erabakia da», hasi zen. Ondoren, gogoratu zuen proposamen «oso zehatz batekin» aurkeztu direla Frantziako auzitegian. «Bi gobernuei proposatutako negoziazio agenda batekin aurkeztu gara hemen, gatazkaren ondorioak konpontzen hasteko», esan du, eta ETAk konponbidearen alde «beharrezko urrats guztiak egiteko prestasun oso argia» duela berretsi du.

Xabier Aranburu presoak bizitako egoera ere salatu zuten epaituek, eta gogoan izan zituzten «eraildako euskal militanteak», preso eta iheslariak eta haien senide eta lagunak, «oraindik klandestinitatean dauden borrokalariak», eta «inperialismoaren aurkako borrokan» dihardutenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.