Huelvan bakartze moduluetatik at dira presoak

2020ko azaroaren 14a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
PRESOAK. Joan den astean jakinarazi zuen Etxerat-ek Estremerako, Kordobako eta Sevillako euskal presoak bakartze moduluetatik atera zituztela, eta orain eman du jakitera Huelvako bortz euskal presoak ere horietatik atera dituztela. Soto del Realen dago Jurdan Martitegi presoa, eta hura da halako moduluetan gelditzen den euskal preso bakarra: «Hura ere bakartzetik ateratzeko eskatzen dugu», adierazi du presoen senideen elkarteak. Etxerat-ek «positibotzat» jo du berria, baina urrats gehiago egitea galdegin du: «Erabakia pozgarria da, modulu horietatik kanpo bizi baldintzak hobeak baitira, baina berriz diogu: Espetxe Zuzendaritza Nagusiak eginiko mugimenduak ez dira nahikoa». Gogoratu dute bigarren graduan beharko luketela euskal preso guztiek, eta horietatik «askok» aske behar luketela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.