IAk Palestinaren aldeko kanpaldiak hasiko ditu etzi Hegoaldeko unibertsitateetako campusetan

Mundu osoko ikasleak Palestinaren alde egiten ari diren mobilizazioekin bat egin dute Ikasle Abertzaleek, eta dei egin diete ikasleei '#StudentsForGaza' mugimenduarekin bat egiteko.

Palestinaren aldeko mobilzazio bat, artxiboko irudian. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
Palestinaren aldeko mobilzazio bat, artxiboko irudi batean. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
2024ko maiatzaren 4a
16:50
Entzun

Mundu osoko ikasleak Palestinaren alde antolatzen ari diren protestekin bat egin dute Ikasle Abertzaleek (IA), eta astelehenean kanpaldiak egingo dituzte Hego Euskal Herriko unibertsitateetako campusetan. Sareetan argitaratutako ohar batean azaldu dutenez, maiatzaren 6an kanpaldiei ekingo diete Ibaetako (Donostia), Gasteizko, Leioako eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko campusetan, Palestinaren askatasuna aldarrikatzeko eta palestinar erresistentziari eta haien alde mobilizatzen ari diren ikasleei elkartasuna adierazteko. Halaber, dei egin diete Hego Euskal Herriko ikasleei #StudentsForGaza mugimenduarekin bat egiteko.

IAk Israelgo Estatuaren «genozidioa» salatu du oharrean: «Israelgo estatuak sei hilabete baino gehiago daramatza inpunitate osoz Gaza suntsitzen, palestinarrak bere lurretatik kanporatzen eta gerra ekialde hurbileko beste herrialdetara zabaltzeko ahaleginak egiten. Jada 30.000 palestinar baino gehiago erail ditu Israelgo estatu sionistak, eta genozidioa bere amaieratik urrun dagoela dirudi». 

Halaber, ikasle mugimenduak salatu du Poliziak «bortizki» erantzun duela unibertsitateetan egiten ari diren protesten aurka, milaka ikasle atxilo hartuta. Horregatik, «mundu osoko ikasleen lekukoa hartu» eta kanpaldiak egitera deitu ditu Hegoaldeko ikasleak ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.