Iñaki Iribarren Galbete eta Eider Uruburu Zabaleta Frantziako Poliziak larunbat arratsaldean atzeman zituen ustezko etakideek gaur eramango dituzte Parisko epailearen aurrera. Clermont-Ferranden atxilotu zituzten, Frantzia erdialdean. Biak zulo batera zihoazen, polizia iturriek diotenez, eta armak zeuzkaten soinean. Poliziak Guardia Zibilarekin elkarlanean egin zuen operazioa.
Atzo hainbat lagunek elkarretaratzea egin zuten Bilbon, Etxebarrieta plazan, Iribarren eta Uruburu aske uzteko eskatzeko. Ertzaintzak modu bortitzean hartu zuen plaza.
atxiloketak
Iñaki Iribarren eta Eider Uruburu gaur eramango dituzte Parisko epailearen aurrera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu