Iaz ere hobera egin zuen Hego Euskal Herriko airearen kalitateak

inaut matauko rada
2022ko ekainaren 28a
00:00
Entzun
2020ko joerari jarraituta, 2021. urtean ere hobera egin zuen airearen kalitateak, Ekologistak Martxan taldeak argitaratutakoaren arabera. Koronabirusaren hedapena eragozteko, joan-etorriak mugatuta egon ziren joan den urteko maiatzera arte, eta hori izan zen kutsadura apaldu izanaren arrazoi nagusietakoa. Hori dela eta, 2021. urtean erregai fosilen erabilerak %9 egin zuen behera Espainiako Estatuan.

Nitrogeno dioxidoaren (NO2), sufre dioxidoaren (SO2) eta ozono troposferikoaren mailak «nabarmen jaitsi» ziren joan den urtean, talde ekologistak adierazi duenaren arabera. Hala ere, 2021ean Hego Euskal Herriko biztanle guztiek aire kutsatua arnastu zutela ere esan du elkarteak.

Ozonoa izan da 2021ean Hego Euskal Herriko biztanleengan eraginik handiena izan duen kutsatzailea. Bestalde, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiri eta industrialde guztiek gainditu zituzten joan den urtean Osasunaren Mundu Erakundeak nitrogeno dioxidoari buruz emandako gomendio berriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.