atxiloketak

Ibai Peña espetxeratu egin dute

Atzo gauean atzeman zuten errepideko kontrol batean. Atxiloketaren unean beste hiru lagunekin zihoan autoan eta guztiak Baionako komisaldegira eraman zituzten.

2010eko urtarrilaren 9a
20:30
Entzun
Atzo gauean Frantziako Poliziak Ibai Peña (Gasteiz, 22 urte) atxilotu zuen Baionan egindako errepide kontrol batean eta gaur Paueko Auzitegiko fiskalak espetxeratzeko agindu du, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. Iazko ekainean Espainiako Auzitegi Nazionalak Peña bilatu eta atxilotzeko agindua eman zuen, epaiketa batera agertu ez zela-eta. Euroagindu epaiketa asteartean egingo dutela jakinarazi dute.

Atxiloketaren unean beste hiru lagunekin zihoan Peña autoan, horien artean adingabeko bere arreba. Poliziak guztiak identifikatu eta komisaldegira eraman zituen. Goizaldeko ordubietan, hiru lagunak aske utzi zituzten.

Atxiloketa salatzeko, 30 lagun inguruk elkarretaratzea egin dute 12:00etan Baionako komisaldegi aurrean. 17:00etan ere, leku berean bildu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.