Ibarraren arabera, «oso bidegabea» izango litzateke presoei amnistia ematea
Juan Luis Ibarra EAEko Auzitegi Nagusiko presidentearen arabera, «oso bidegabea» izango litzateke euskal presoei amnistia ematea. «Horrek ahanzturara eramango gintuzke, eta biktimak bazter batean uztera». ETBn eginiko elkarrizketa batean, Ibarrak gogoratu du Espainiako Konstituzioak ez duela aurrez ikusten amnistia; hala ere, «zigorrak betetzeko modua» aldagarria dela uste du. Azaldu duenez, preso batek gizarteratze neurriak jaso ditzake «argi eta garbi» erakusten badu «jarduera terrorista» utzi duela eta Justiziari laguntza ematen badio. ETAren su-etena egiaztatzeko sortu den nazioarteko batzordeari dagokionez, Ibarrak uste du ez dituela «funtzionamendu demokratikoaren baldintzak betetzen». Nork izendatu dituen eta zein finantzaketa iturri dituen galdetu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu