Ibarretxe, Iruin eta Masvidalen hitzaldia hilaren 18an

Demokrazia Bai ekinbideak antolatuta ariko dira, Donostiako Kursaal jauregian. Hitzaldiaren izenburua: 'Demokrazia eta proces-aren aurkako epaia'.

Juan Jose Ibarretxe eta Iñigo Iruin, Demokrazia Bai-ren agiria aurkeztu zuten egunean, Donostian. JON URBE / FOKU
2019ko abenduaren 9a
20:40
Entzun 00:00:00 00:00:00

Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohia, Iñigo Iruin abokatua eta Joaquin Forn preso politiko kataluniarraren emazte Laura Masvidal hizlari ariko dira elkarrekin, abenduaren 18an, Donostiako Kursaal jauregian (19:00).

Demokrazia Bai ekinbideak antolatu du hitzaldia, eta Demokrazia eta proces-aren aurkako epaia izango du izenburua. Moderatzaile lanetan, Elixabete Garmendia eta Irati Sarasua kazetariak ariko dira, eta streaming bidez ikusteko aukera egongo da.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA