EAE-ko estatutu berri proposamena

Ibarretxeren Planari buruz Knörrek esandakoei balioa kendu die Adeguik

EAEko Estatutu Berri proposamenari buruz Confebask enpresaburuen elkarteak 2002ko urrian eman zuen iritziak indarrean jarraitzen duela adierazi du gaur Roman Knörr erakunde horretako presidenteak; hots, ekimen horrek euskal gizartea "sumintzen" duela Confesbaken iduriko. Adegui Gipuzkoako enpresaburuen elkarteak, ordea, balioa kendu die Knörren hitzei. Adegiren arabera, hori ez da Confebask-en iritzi ofiziala, Knörrena berea baizik.

2005eko urtarrilaren 19a
17:21
Entzun 00:00:0000:00:00
Madrilen egin ditu aipatuako adierazpenak Roman Knörr Confebask EAEko patronaleko presidenteak, Europa Forumean.

Adeguiko lehendakari Jose Martin Etxeberriak prentsa ohar baten bidez jakinarazi duenez, Gipuzkoako enpresaburuen elkarteak "harrituta" hartu ditu Knörren adierazpenak. Izan ere, azkenaldian Confesbaskek ez duela gai hori aztertzeko batzarrik egin nabarmendu du Etxeberriak, eta, beraz, Knörrek esandakoa ez dela ez Confebasken, ez hari atxikita dagoen Adegiren iritzi ofiziala azpimarratu du. "Confebaskeko presidenteari egotzi zaizkion balorazioek Knör jaunaren iritzi pertsonala baino ez dute islatzen, eta ez Confebask eta ez hari atxikitako Adegi ez ditu lotzen", agertu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.