Ibazetak «probokazio bati» erantzun ziola uste du Barrenak

Auzitegi Nazionala «eraitsi» eta errepresio bideak alboratzeko eskatu du ezker abertzaleak

Pello Urzelai.
Donostia
2012ko abuztuaren 2a
00:00
Entzun
Josetxo Ibazeta Donostiako alkatearen idazkari ohiak gaur goizean deklaratu behar du Espainiako Auzitegi Nazionalean. Ibazeta mehatxu eta terrorismoaren gorazarre delitu bategatik inputatuta deklaratuko du, Espainiako futbol selekzioaren zale batzuekin izandako ika-mikaren harira. Ezker abertzaleak Ibazetaren egoera salatu du. Pernando Barrenak azaldu duenez, Ibazetaren jarrera «probokazio baten ondorio» izan zen. «Haren bila jo zuten, haren etxearen inguru eremuan, xaxatu egin zuten, eta aldez aurretik prestatuta izan zen, bidean grabatzeko prest egoteak erakusten duenez», salatu zuen Pernando Barrenak, Joseba Permach, Marije Fullaondo eta Juan Kruz Aldasororekin batera egindako agerraldian. Barrenaren ustez,«nahita eginiko probokazio bati» erantzun zion Ibazetak. Bidenabar, ezker abertzaleak Ibazetaren kontrako kanpaina salatu du, eta Auzitegi Nazionala eraistea. Raxoiri eskatu zion alde batera uzteko errepresio bideak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.