Ibazetaren esanak ikertzeko eskatu du fiskalburu batek
Zaragozak uste du «terrorismoa goratu» zuela Espainiako selekzioko zale batzuekin izandako liskarrean
Javier Zaragoza Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalburuak Ertzaintzari eskatu dio Josetxo Ibazeta Donostiako alkatearen idazkari ohiaren adierazpenak ikertzeko. Uztailaren 1ean Ibazetak liskar bat izan zuen Espainiako selekzioaren Eurokopako garaipena ospatzen ari ziren jarraitzaile batzuekin. El Mundo-k kaleratutako bideo batean, «Gora ETA» esaten ageri zen Ibazeta. Zaragozak uste du hitz horien bitartez «terrorismoa goratu» zuela Ibazetak. Agindutako ikerketa jaso eta aztertu ondoren hura inputatzeko eskatu edo ez erabakiko duela esan du. Bideo hori zabaldu bezain pronto, dimisioa eman zuen Ibazetak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu