Ibiltari bat hil da Bidarrain, menditik erorita

80 urteko emazte bat zen, eta dozenaka metrotatik behara erori da. Ikerketa abiatu dute ezbeharraren nondik norakoen argitzeko.

Bidarraiko mendiak, artxiboko irudi batean. GUILLAUME FAUVEAU
Bidarraiko mendiak, artxiboko irudi batean. GUILLAUME FAUVEAU
Leire Casamajou Elkegarai
2025eko maiatzaren 2a
10:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

Emazte bat hil zen atzo, Bidarrain (Lapurdi), mendian dozenaka metrotik behera erorita. Mehatzeko lepoan, Itsusiko Harrien inguruan, zenbait sorosle eta mendiko mediku bat helikopteroz eraman behar izan zituzten, hilda zegoela egiaztatzeko.

Biktimak 80 urte zituen, eta Baionako elkarte batek antolatutako mendi ibilaldi batean parte hartzen ari zen, beste zenbait kiderekin. Erretretatuen taldea 09:00etan abiatu zen mendian gora, eta itzulerako bidean zen ezbeharra gertatu zelarik.

Ikerketa abiatu dute erorikoaren nondik norakoak argitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!