EUSKALTZAINDIA

Ibon Sarasolak utzi egingo du Hiztegi Batuaren ardura

Gramatika Batzordeko kideen dimisioaren ondoren etorri da Sarasolaren iragarpena. Zuzendaritzari jadanik eman dio asmoaren berri.

Ibon Sarasola. L. J., ARP
Garikoitz Goikoetxea.
2013ko abenduaren 4a
16:14
Entzun

Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuaren gidaritza lana utzi egingo du Ibon Sarasolak. BERRIAri baieztatu dio erabakia hartu duela eta zuzendaritzari horren berri eman diola dagoeneko. Gustura ez dagoelako utziko du kargua: “Azken bolada honetan Euskaltzaindian ikusten dudan giroa ez da gogokoa. Ez naiz eroso sentitzen”.

Gramatika Batzordeko kideek dimisioa eman zuten atzo. Sarasolari galdetuta ea atzoko dimisioek loturarik baduten bere kargu uztearekin, baiezkoa erantzun du. “Azken tanta hori izan da. Horrelako instituzio batean proiektu sendo bat eramateko ez nago”. Zuzendaritzaren konfiantza galdu dutela esan dutela ohartarazi zuten Gramatika Batzordeko kideek. Sarasolaren kasua ez da hori. “Zuzendaritzarekin proiektu honen kudeaketan ez dut inolako kexarik. Gauza guztiak ondo joan dira. Problema da ingurua, eta beste hainbat gauza”.

Euskaltzain gisa jarraituko du, nolanahi ere. “Noski. Euskaltzain izatea betiko da”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.