Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Idoia Mendia, Susana Corcuera eta Natalia Rojo PSEren zerrendaburuak

Bizkaiko zerrendan aurrenekoa izango da Mendia, Corcuera Gipuzkoakoan eta Rojo Arabakoan.

PSEko zuzendaritzaren bilera bat. PSE-EE
2016ko uztailaren 19a
10:55
Entzun 00:00:00 00:00:00

PSE-EEk nabarmendu du "historikoa" dela aukeraketa, lehen aldiz hiru emakume izango direlako zerrendaburuak. Horrek "indartu" egingo du emakumeen presentzia zerrenden lehen postuetan, PSEren esanetan.

Alderdiak azaldu duenez, Mendia, Corcuera eta Rojoren izendapenek berretsi egiten dute 2014ko iraileko kongresuan PSEk abiatutako "berritze" prozesua: "Hirurek Eusko Legebiltzarrean esperientzia badute ere, zerrendaburu izan ez diren hiru hautagai aurkeztuko ditu PSEk".

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako zuzendaritzek onartutako zerrendak PSEren Zerrenden Batzordeak eta zuzendaritzak berretsi beharko ditu orain. Asteazkenean egingo dute horretarako bilera.

Zerrendak:

BIZKAIA

1. Idoia Mendia

2. José Antonio Pastor

3. Alexia Castelo

4. Jon Azkue

5. Nora Abete

6. Jesus Losada

7. Arantza Leturiondo

 

ARABA

1. Natalia Rojo Solana

2. Txarli Prieto San Vicente

3. Gloria Sanchez MartĂ­n

4. Mikel Unzalu Hermosa

6. Juan Jesus Merchan

7. Rosa Fresno Asensio

GIPUZKOA

1. Susana Corcuera Leunda

2. Eneko Andueza Lorenzo

3. Rafaela Romero Pozo

4. Miren Gallastegi Oiartzabal

5. Patxi Elola Azpeitia

6. Harkaitz Millan

7. Azahara Dominguez Urtizberea

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA