Igandean Lazkaon jasandako eraso arrazista salatu du Ikasberri kirol elkarteak

Ikasberrik, erasoa jasandako jokalariari babesa adierazteaz gainera, dagokien arduradunei eta erakundeei eskatu die gertatutakoa behar bezala ikertzeko eta beharrezko neurriak hartzeko. Lazkao kirol elkarteak barkamena eskatu die klubari eta jokalariei.

(ID_17683278379575) Lazkaoko Harizti Handi futbol zelaia.
Lazkaoko Harizti Handi futbol zelaia. GOIERRIKO HITZA
Aitziber Arzallus - Guka
2026ko urtarrilaren 13a
18:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ikasberri kirol elkarteak asteburuan Lazkaon (Gipuzkoa) jazotako «gertakari arrazista onartezin bat» salatu du, eta erasoa jasandako jokalariari babesa adierazteaz gainera, dagokien arduradunei eta erakundeei eskatu die gertatutakoa behar bezala ikertzeko eta beharrezko neurriak hartzeko.

Igande arratsaldean jazo ziren gertakariak Harizti Handi futbol zelaian, Ikasberriren lehen mailako jubenilen B taldearen eta Lazkaoren arteko partidan. Azpeitiko kirol elkartearen arduradunek Gukari esan diotenaren arabera, partidaren lehen zatian, harmailetako ikusle talde bat irain arrazistak egiten hasi zitzaion Ikasberriko jokalari bati. «Atsedenaldian, Lazkaoko jokalarien gurasoak eurak joan ziren epaileari gertatzen ari zenaren berri ematera, eta itxura denez, epaileak arreta gehiago jarri zuen bigarren zatian, eta 75. minutuan partida geldiarazteko eta guzti agindu zuen».

Ikasberriren arduradunen hitzetan, Lazkaoko klubeko arduradunak eta gurasoak eurekin harremanetan jarri dira barkamena eskatzeko, eta konpromisoa hartu dute beharrezko neurriak hartzeko, gertatutakoa berriz gerta ez dadin. «Itxura denez, lehendik datorren kontua da, ez dute garaiz geldiarazten jakin, eta egoerak eskuetatik alde egin die».

Jarraitu irakurtzen Gukaren webgunean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.