Igandeko nazio batzarra ahalik eta jendetsuena izatea nahi du Etxerat-ek

Nazio batzarraren berri eman zuen atzo Etxerat-ek iruñean. IÑIGO URIZ/ ARGAZKI PRESS.
2015eko apirilaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
IRUÑEA. Etxerat-ek nazio batzarra egingo du igandean Iruñean, eta hara joateko deia egin die «espetxeetara edo harat-honat bisitan joaten den orori». Izan ere, orain arte egindako lanaz eta etorkizunean egin beharrezkoaz hitz egingo dute, eta ahalik eta batzar jendetsuena izatea nahi du elkarteak. Igandeko bileran, «babesa eta elkartasuna» izango dituzte ardatz, eta giza eskubideen eta gatazkaren konponbidearen alde engaiatutako hainbat eragilek esku hartuko dute. Halaber, Etxerat-en lanaren aldeko manifestua irakurriko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.