Euskal Presoak

Igor Gonzalezen heriotzaren kontrako protesta PSEren egoitzara eraman dute Bilbon

Manifestariak Errekalde zumardiko errepidean eseri dira, eta Ertzaintza zabaltzen hasi da

Protestaren une bat. Ertzainak emakume bat identifikatzen ari dira. ENEKO ANDER @ENEKOANDER
Berria
2020ko irailaren 10a
20:02
Entzun

Protesta ekintza bat egiten ari dira une honetan Bilbon, Igor Gonzalez Sola presoaren heriotzaren kontra. Ehun bat manifestari PSE alderdiak Bilboko Errekalde zumardian duen egotzara joan dira, eta haren aurrean eseri dira, errepidean.

«Zuek hil duzue Igor Gonzalez Sola», eta «PSOE hiltzaile, PNV Laguntzaile» oihukatu dute, besteak beste.

Lerrook idazteko orduan, kalea itxita zegoen, eta Ertzaintza zabaltzen ari zen protestaren inguruan.

Ertzainek emakume bat identifikatu dute.

20:20 aldera amaitu da protesta. Manifestariak sakabanatu egin dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.