Ikamak hezkuntza euskaldunaren aldeko mobilizazioak egingo ditu gaur zortzi

'Gure hezkuntza, euskalduna' lelopean, mobilizazioak antolatu dituzte abenduaren 11rako, Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean.

Ikama ikasleen antolakundeak gaur Bilbon egin duten agerraldiaren irudia. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Ikama ikasleen antolakundeak gaur Bilbon egin duen agerraldiaren irudia. MARISOL RAMIREZ / FOKU
kristina martin
2025eko azaroaren 27a
13:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

Dozenaka ikasle eta eragile elkartu ditu gaur Bilboko Gas plazan Ikama ikasle antolakundeak, abenduaren 11n Hego Euskal Herriko hiriburuetan egingo dituen mobilizazioetarako deialdien berri emateko. Azaldu dutenez, euskara larrialdian dagoela eta, ikasleak deitu dituzte «euskararen aldeko borrokan lehen lerroa» hartzera. Hortaz, ikasleei dei egin diete Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean egingo dituzten mobilizazioetan parte har dezaten. 12:00etan hasiko dira, Gure hezkuntza, euskalduna lelopean.

Ikamak kalera eramango dituen aldarriak honako hauek dira: «euskararen ofizialtasuna» eta «hezkuntza euskaldun propioa». Horrekin batera, mobilizazioetan salatuko dute azken boladan euskararen aurka justizian eta gizarteko beste eragileen artean hedatu den «oldarraldi politiko eta soziala».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.