Ikamak selektibitatearen aurkako dinamika bat jarri du martxan

Ekainaren 2an kontzentrazioak egingo dituzte Hego Euskal Herriko zenbait campusetan.

'Fck sele' mezua, EHUko Donostiako Psikologia Fakultateko eraikinean proiektatuta. IKAMA
'Fck sele' mezua, EHUko Donostiako Psikologia Fakultateko eraikinean proiektatuta. IKAMA
Julen Urrestarazu
2026ko apirilaren 27a
11:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ekainean hasiko dira selektibitate probak Hego Euskal Herrian, eta Ikamak azterketa hori gaitzesteko zenbait ekintza jarri ditu martxan. Ikasle antolakundeak Fck sele izeneko dinamika abiatu du, eta, horri hasiera emateko, mezu hori proiektatu du gaur EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen zenbait eraikinetan. Selektibitateko lehenengo egunari begira, Ikamak elkarretaratzeak egingo ditu ekainaren 2an Hego Euskal Herriko zenbait campusetan.

Ikamaren ustez, selektibitatea «hezkuntza prozesu osoa baldintzatzen duen proba zaharkitua» da, eta «ikasleen etorkizuna eraikitzeko aukerak sortzen edo ezabatzen ditu». Gehitu dute selektibitatea «desberdintasunean oinarritutako klase gizartearen tresna» dela.

Horrez gain, Ikamak oroitu du Ipar Euskal Herrian frantsesez egin behar dutela unibertsitaterako sarrera proba, eta Nafarroan egoera «larria» dela: «Nafarroako toki batzuetan ez dago euskaraz ikasteko aukerarik».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA