Ikasle batzuk ikertzen ari dira Iruñean, hainbat ikaskideren argazkiak adimen artifizialarekin moldatuta zabaldu dituztelakoan

Foruzaingoak adierazi du emakumezko ikasle ugariren senideek jarritako salaketak jaso dituela. Ikastetxeak behin-behineko neurriak ezarri dizkie argazkiak manipulatu eta zabaldu ahal izan dituzten ikasleei.

Mugimendu feministaren agerraldi bat, Oreretako ikastetxe baten aurrean. ANDONI CANELLADA / FOKU
Mugimendu feministaren agerraldi bat, Oreretako ikastetxe baten aurrean. ANDONI CANELLADA / FOKU
nerea intxausti
2026ko urriaren 9a
08:50
Entzun 00:00:00 00:00:00

Iruñeko eskualdeko institutu bateko ikasle batzuk ikertzen ari da Foruzaingoa, ikaskide batzuen argazkiak adimen artifizialarekin moldatuta zabaldu zituztelakoan. Foruzaingoak adierazi du hainbat emakumezko ikasleren senideek jarritako salaketak jaso dituela. Adimen artifizialarekin moldatutako argazki horiek sortzeagatik, edukitzeagatik eta zabaltzeagatik ikertuko dituzte.

Ikastetxeak eman die familiei gertaeraren berri, eta ziurtatu die zer gertatu den argitzeko lanean ari dela eta biktimak babestuko dituela; zehaztu dute ikasle horiekin bildu direla, eta «entzuteko eta laguntzeko espazioak» eskaini dizkietela. Are, adierazi dute Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Saileko Bizikidetza Aholkularitzarekin jarri direla harremanetan, kasua nola kudeatu jakiteko. 

Bitartean, behin-behineko neurriak ezarri dituzte argazkiak manipulatu ahal izan dituzten ikasleen gainean —ez dute zehaztu zer neurri—. Dena dela, familiei jakinarazi diete  arduraz jokatuko dutela, eta egiten ari diren lanean konfiantza izateko eskatu diete. 

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA