Herriko bozak

Ikastola «komunitarista» dela esan du Hendaiako Frantzia Intsumisoak

Frantzia Intsumisoak sostengua adierazi dio Laurent Tariol hautagaiari. Euskararen inguruko neurriak «zatitzaileak eta baztertzaileak» direla esan du Frantziako alderdi horrek.

Jean Luc Melanchon, Frantzia Intsumiso Alderdiko lehendakaria. CHRISTOPHE PETIT TESSO
Oihana Teyseyre Koskarat.
2020ko martxoaren 10a
18:14
Entzun

Laurent Tariol Hendaiako auzapezgora aurkeztu diren lau hautagaietariko bat da —komunista da—. Hendaiako Frantzia Intsumiso taldeak orain arte babes ofizialik ez zion erakutsi, baina, gaur, komunikatu baten bidez jakinarazi du babesa helarazi nahi diola, «elkargoaren politika zalantzan jartzen duen lista bakarra» dela eta. Agiri berean, herriko etxeak ikastolari utzitako eraikina «oparia» izan dela esan du alderdiak. «Eskola pribatua da Seaska, tokiko hizkuntza irakasten du, eta izaera komunitarista du», Intsumisoen hitzetan. Babesa erakutsi diote «haurrei etorkizun sano bat eskaintzen dien eskola errepublikano publiko eta laikoari».

Bestalde, Hendaia Biltzen zerrenda abertzalea kritikatu dute, Kotte Ezenarro oraingo auzapezaren «alde» egin dutela egotzita. Euskarari buruzko hizkuntza politika «zatitzailea eta baztertzailea» dela uste dute, «integraziozkoa eta bizikidetzazkoa» izan beharrean.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.