Ikaztegietan izango da Eskola Txikien Festa, ekainaren 12an

Bigarren aldia da festa bertan egingo dela; 1994an izan zen aurrenekoz. Lankidetza izango da aurtengo ardatza

Eskola Txikien Festaren aurkezpena, atzo. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS.
2016ko maiatzaren 25a
00:00
Entzun
IKAZTEGIETA. Ekainaren 12an egingo dute Eskola Txikien Festa, Ikaztegietan (Gipuzkoa). Bertako eskola txikiak ospakizun hori antolatuko duen bigarren aldia da. 1994an izan zen aurreko aldia; orduan, datorren hilean gertatuko den bezala, leloa Eskola txikiak bizirik, herri eta auzo txikiak bizirik izango da. Hain zuzen, hori izan da aurreko 28 aldietan erabilitakoa.

Eskola txikien garrantzia goratu zuten atzo jaiaren aurkezpenean parte hartu zuten guztiek. Baikara Gipuzkoako Ikasleen Gurasoen Federazioaren lehendakari Imanol Zubizarretak gogora ekarri zuen herrialdearen ezaugarri nagusia: «Herri txiki dezente ditugu, eta herri horiek mantentzeko, ezinbestekoa da bakoitzean eskola bat izatea».

Zubizarretak nabarmendu du eskola txikiak «altxor» bat direla, bai herriarentzat, bai hezkuntza sistemarentzat. «Eskola txikien ezaugarriak ikusita —metodologia, parte hartzea...—, hezkuntza sistema osoarentzat eredu dira». Mikel Goñi eskola txikietako irakasleen koordinatzaileak ezaugarri horietan sakondu du: «Eskola txikiok aspaldi ikusi dugu aniztasuna beharrezkoa dela talde batek indarra izateko».

Ekainaren 12ko festan elkarlana izango dute ardatz; garai bateko ikasle eta familiekin izandako lankidetza, Amaia Heriz Lagunak Guraso Elkarteko kidearen arabera. «Hasierako saiakeretatik gaur gareneraino bide beretik heldu gara». Festak lau gune izango ditu, «haurrengan zentratuagoa».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.