Hona hemen, aurrerapen gisa, Iker Elizalderen esan batzuk:
- "Ipar Euskal Herrian egiten ari garen lanaren eta harremanen ondorioz, gero eta hautetsi gehiago daude Udalbiltzan".
- "Urte politiko berrian euskal lurraldeen eta herritarren arteko kohesioa landu nahi dugu. Horrek biziki harrera ona du hautetsien artean".
- "Adibide adierazgarria Euskal Pirinioetan lantzen hasitako garapen sozioekonomikorako proiektua da. Euskal Herria bere osotasunean kontuan hartzeaz gain, praktikan, zehazki eta tokian-tokian hainbat proiektu eta sinergia sortzen ari gara".
- "Udalbiltzak ekarpenak egin ditu Garapen Kontseiluak egiten duen kontratu plan berriaren eztabaidan".
- "Frantziako Estatuaren legeek ez dute ahalbidetzen Ipar Euskal Herrian euskararen ofizialtasuna ezagutzea. Guri dagokigu gogoeta bat eramatea, euskara ofizializatzeko estatuaren babesa eta oniritzia itxaron gabe".