Espainiako Poliziak astearte goizaldean Errenterian (Gipuzkoa) atxilotutako Iker Iraola aske uztea erabaki du Grande Marlaska epaileak; aldiz, Gaizka Ibeasi 6.000 euroko bermea ezarri dio. Inkomunikatuta deklaratu dute biek. Iraolak salatu du Espainiako Poliziak tratu txarrak eragin dizkiola, oarsoaldekohitza.info-k dioenez.
Askatasunak dio poliziek "neskalaguna atxilotzeko mehatxua" egin diotela Iraolari, "buruan kolpe asko eman dizkiote, flexioak eginarazi dizkiote eta, inkomunikatua egon den denboran, mehatxu eta presio asko jaso ditu".
Asteartean Ibeas eta Iraola atzeman zituztenean Espainiako Barne Ministerioak agertu zuen hilaren 18an abiatutako sarekadarekin lotuta atxilotu zituztela; 18an 10 gazte atxilotu zituzten Errenterian, Oiartzunen eta Arrasaten, Oarsoaldean kale erasoak egitea egotzita.
Gazte horietatik bost baldintza gabe espetxera bidai zituen Grande Marlaska epaileak. Bat libre utzi zuen kargurik gabe, eta beste lau baldintzapean. Hain zuzen ere, bermea ordainduta aske utzi dituzten lau gazteak -Beñat Burlada, Gorka Etxeberria, Haizea Iriarte eta Alex Etxeberria- goizeko hiruak aldera iritsi dira beren etxeetara, Errenteriara eta Oiartzunera.
Sarekada Oarsoaldean
Iker Iraola aske utzi dute eta 6.000 euroko bermea jarri diote Gaizka Ibeasi
Inkomunikatuta hartu die biei deklarazioa Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionalean. Iraolak Poliziaren aldetik tratu txarrak jaso dituela salatu du. Astearte goizaldean atxilotu zituen Espainiako Poliziak Errenterian. Ostiralean atxilotu eta atzo baldintzapean aske utzitako lau gazteak goizaldean iritsi dira etxera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu