Iker Olabarrieta euskal presoa baldintzapean aske geratu da

BASAURIKO KARTZELA
Basauriko espetxea, artxiboko irudi batean. ARITZ LOIOLA / FOKU
2024ko apirilaren 9a
17:55
Entzun

Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, baldintzapean aske geratu da Iker Olabarrieta Colorado euskal presoa. Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralaren onespena jaso du erabakiak, eta espetxetik atera da preso bilbotarra. Hemeretzi urte egin ditu espetxean, eta hirugarren graduan zegoen iazko abendutik.

Olabarrieta 2005eko martxoan espetxeratu zuten, hogei urteko espetxe zigorra betetzeko, eta 2020ko martxoan bete zituen zigorraren hiru laurdenak. 2021eko maiatzean lekualdatu zuten Sevilla II espetxetik (Espainia, 990 kilometrora) Logroñora (Espainia, 170 kilometrora); orduan, bigarren gradura ere aldatu zuten. Euskal Herriratu, berriz, 2022ko urrian egin zuten, Basauriko espetxera ekarrita (Bizkaia).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.