Inauteriak

Inauteri hotsa, dulundan

[Youtube]https://youtu.be/BD2wsaQ98Ec[/Youtube] Nafarroako hainbat herritan hasiak dira inauteriak ospatzen. Gaur, Euskal Herri osora zabalduko da joareen dulunda. Zubietatik Iturenerako bidea egin dute, eta alderantzizkoa bihar. BIDEOA: Iturenen, festa giroan ibili dira herritarrak eta bertako ttuntturroak.

2017ko urtarrilaren 30a
08:15
Entzun 00:00:0000:00:00

Otsailean mendira joan ohi ziren Malerrekako gazteak, lanera. Horregatik, gazteak herrian zirela ospatu izan dituzte inauteriak beti. Lehen, bilera egiten zuten urtero, eguna zehazteko. Orain, jakina da noiz hartzen duten bidea joaldunek: urtarrilaren azken asteburuan. Ostegunetik ari dira festan, baina gaur eta bihar joko du goia jaiak.

Zubietarren eta aurtiztarren ttuntturroak Iturenerako bidean dira gaur. Bihar, bisita itzuliko diete.

Bidea egin dute eta Iturenen elkartu dira guztiak. 14:30ak aldean.

Haien atzetik, Euskal Herri osora zabalduz joango dira inauterietako ospakizunak, eta toki gehienetan Tolosakoekin batera ospatuko dituzte, otsailaren 23tik aurrera. Uitzikoak izan ziren jaiak ospatzen aurrenak, urtarrilaren 14an eta 15ean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.