Iruñeko Udala

Inauterietako kalejirak errepidetik joateko debekuak eragozpenak eragin ditu Iruñean

Navarra Sumaren udal gobernuak espaloitik joatera behartu ditu inauterietako kalejiretako haurrak eta helduak, eta horrek pilaketak eragin ditu zebrabideetan.

Pilaketak eragin ditu alkatearen neurriak zebrabideetan. ION ORZAIZ
2020ko otsailaren 21a
13:04
Entzun 00:00:00 00:00:00

«Errepidetik, errepidetik», aldarria egiten ibili dira haurrak eta helduak gaur goizean, Iruñeko Txantrea auzoan. Eskola greba eta kalejira testua zuen txartel bat zeukan eskuetan horietako batek. Izan ere, Greta Thunbergek hasitako mugimendua eta Nafarroako hiriburuko aldarriak batu behar izan dituzte aurtengo inauterietan, Navarra Sumako udal gobernuak kalejiren kontrako neurriak hartu dituelako.

Debekuaren ostean, ikastolak udalari eskatu zion udaltzainak bidaltzeko, zebrabidea gurutzatzean trafikoa gelditzeko. Hasieran ezetz erantzun zuten, baina azkenean bi udaltzain bidali dituzte.

Lehen aldiz, Iruñeko Udalak debekatu egin die ikastetxeei kalejirak galtzadatik egitea. Iturramako Amaiur ikastolako inauteriko kalejira ere espaloitik egin behar izan dute horren ondorioz. Ezeroso ibili dira mozorrozaleak auzoko espaloi estuetan, ez zeukatelako denontzako tokirik. Navarra Sumaren neurriak traba gehiago eragin dizkie ikasle eta irakasleei, eta eragozpenak oinezkoei. Baina auto gidariak ere ez dira libratu, pilaketak sortu baitira zebrabideetan.

«Hau da Maia alkateak eragindako egoera», idatzi du Twitterren Iosu Ganuzak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.