Euskal Herria

Inaxito Albisu hil da, 88 urterekin

Alkoholiko Anonimoen Euskal Herriko lehen taldea sortu zuen, Errenterian.

urtzi urkizu
2013ko maiatzaren 7a
16:54
Entzun

Inaxito Albisu Mendarte (Errenteria, Gipuzkoa, 1924) gaur goizean hil da, 88 urte zituela. Gaztetan, ogi banaketan aitari laguntzen aritzen zen jaioterrian. Saltzaile lanetan ere aritu zen bolada batean. Madrilgo psikiatriko batean lau hilabete egin zituen, eta esperientzia horrek bere bizitza baldintzatu zuen. Bolada txarra pasa zuen Euskal Herrira itzulitakoan. Aurrera egiteko asmoz, ordea, arazoak zituzten herrikide batzuekin bilerak egiten hasi zen etxean. Hortik sortu zuen Euskal Herriko Alkoholiko Anonimoak elkarteko lehen taldea. Hainbat urtez izan zen Alkoholiko Anonimoen bultzatzaile eta partaide.

Euskara eta euskaltzaletasuna izan ziren Albisuren ardatz nagusietako bat. Urte askoan eman zituen euskara eskolak, bai etxean bai euskaltegietan zein Oiartzualdeko elkarteetan. "Euskara niretzat oso garrantzitsua izan da, ez bakarrik hizkuntzaren aldetik, baita neukan arazorako ere", esan zuen ON aldizkariko elkarrizketa batean. Errenteriako Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteko ohorezko bazkidea zen. 2011. urtean Oarsoarrak saria jaso zuen, "euskararen alde egindako bizitza ibilbideagatik".

Zahartzaroan ere Errenteriako egitasmoetan parte hartzaile sutsua izan zen Albisu. Zintzilik irrati librean saio bat egin zuen hainbat urtez, kriskitin ikastaroak eman zituen Mikelazulo elkartean, eta euskarazko eskola praktikoak ere bai etorkinekin. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.