INBERTSIOAK . Gipuzkoako Diputazioak 1.527 euro gastatuko ditu herritarreko

Erredakzioa
DONOSTIA
2006ko urtarrilaren 18a
00:00
Entzun
Gipuzkoako Diputazioak 1.527 euro inbertituko ditu aurten batez beste herritar bakoitzeko. Erakundeak 687,2 milioi euro gastatuko ditu zuzenean Gipuzkoako 88 udalerrietan.

Gipuzkoako Diputazioak errepideetan gastatuko du diru gehien, herrietan inbertituko duen guztiaren ia erdia: 364,7 milioi euro. Horietatik 221 milioi euro A-8 autobidea kudeatzen duen Bidegi sozietate publikoan. Horrez gain, 156,9 milioi euro gastatuko ditu gizarte politikan, 65,6 aparteko inbertsioetan eta 37,3 garapen iraunkorrean.Zuzeneko inbertsioaren diru gehiena Donostialdean (306,8 milioi euro) gastatuko du Diputazioak. «Inbertsioak lotura zuzena da eskualdearen pisu demografikoarekin», esan du erakundeak. Donostialdean bizi dira Gipuzkoako herritarren %46,3. Debagoienan 155,9 milioi gastatuko ditu, gehienak Eibar (Gipuzkoa) eta Gasteiz lotuko dituen AP-1 autobidean. Diru gutxien, berriz, Deba Behean gastatuko du.



Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.