«Independentzia judizialaren aldeko» elkarretaratzea egin dute zenbait epailek eta fiskalek Bilbon

Uriartek kritikatu egin du PSOEk eta JxCk 'lawfare' kontzeptua erabili izana amnistia legearen inguruko elkarrizketetan.

2023-11-23, Bilbo. Epaileen kontzentrazioa \'independentzia judizialaren defentsan\'
2023ko azaroaren 23a
17:30
Entzun

Bilboko epaile dekano Aner Uriartek, Bizkaiko Probintzia Auzitegiko presidente Reyes Goenagak eta EAEko Justizia Auzitegi Goreneko Administrazio Aretoko presidente Luis Garridok egin zuten protestarako deia, eta epaileak, fiskalak eta justizia arloko beste zenbait profesional batu zaizkie gaur eguerdian, Bilboko justizia jauregiaren aurrean egindako elkarretaratzean. «Independentzia judizialaren aldeko» mobilizaziotzat jo dute, eta kritikatu egin dute epaileen «fede txar judiziala» erabili nahi izatea Kataluniako independentzia prozesuari lotutako amnistia legea defendatzeko. 

Uriartek adierazi duenez, «justiziaren independentziaren» eta «botere banaketaren» egungo egoerak kezkatzen ditu. Horren adibidetzat jo du amnistia legea. Azaldu du onartzen baldin bada epaileek «zalantzarik gabe» aplikatu beharko dutela, baina txartzat jo du hari bide eman zion PSOEren eta JxCren arteko akordioan lawfare kontzeptua erabili izana. Haren hitzetan, horren helburua da independentzia prozesuari lotutako prozesu judizialak ezbaian jartzea: «Amaitutakoak eta tramitazioan daudenak egoki tramitatzen ari dira epaitegi eta auzitegi independenteetan, zuzenbide estatu baten esparruan». Hala, azpimarratu du ezin dela lege bat onartu argudiatuta «jazarpen judiziala» izan dela tartean.

Besteak beste, protestarekin bat egin dute Magistraturako Elkarte Profesionala elkarte kontserbadorearen Araba, Bizkai eta Gipuzkoako presidente Emilio Lamo de Espinosak eta EAEko PPko idazkari nagusi ohi Nerea Llanosek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.