Mundua
Indonesiako Gobernuak dio 3.000 pertsona hil dituela lurrikarak
Gaur goizaldean izan den lurrikara baten ondorioz 3.000 lagun hil dira Indonesiako Java uhartean. Indonesiako Gobernuak emandako azken datuen arabera, 3.002 hildako eragin ditu ezbeharrak. Richter eskalan 6,2 graduko indarra izan du lurrikarak Hong Kong-eko (Txina) behatokiaren arabera. Seismoa sumendi batetik hurbil gertatu da, hain zuzen duela hainbat astetik hona herrialdea larrialdi egoeran izan duen sumenditik gertu. Adituek diote sumendiak ez duela harremanik izan lurrikararekin.
Zaurituak ere milaka izan dira (datu batzuen arabera gutxienez 2.900), asko eta asko lur jo duten eraikinen azpian harrapatuta geratu dira. "Kaltetu gehienek zauriak dituzte buruan", azaldu du Bethesda erietxeko gorputegiko arduradunak. Geroz eta zauritu gehiago iristen direla azaldu du, eta hildakoen kopuruak gora egingo duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu