Iñigo Gutierrez bigarren graduan atxikiko dute
MADRIL. Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak berretsi egin du Iñigo Gutierrez euskal presoari hirugarren gradua kentzeko erabakia. Auzitegiak ebatzi du ez dagoela nahikoa datu erakusten duenik presoa erdi askatasuneko erregimenean egoteko «gaitua» dagoela. Hortaz, bigarren graduan atxikiko dute. Gutierrezek uztailean beteko du zigor osoa.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu